XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kairu osasuntsu eta sendo zegoela ikusirik, goiz argitsu batean Franz-ek irtetzea erabaki zuen.
Lehenago, untzitxoa ezkutatu egin zuten eta bidaiarako ekipaia prestatu: materiale fotografikoa, eskopetak eta munizioak, janari eta edariak... Eta itsasorratza, brujula.
Oihanean, ipar-mendebalderantz abiatu ziren.
Laster,
Aurrera egitea nekeza zen Franz-entzat, baina ez hainbeste Kairu-rentzat.
Indioa trebetasun handiz mugitzen zen oihanean, horretan Yabe baino askoz hobeagoa izanez Franz-en ustetan.
Franz-ek emaniko matxetea maisuki mugitzen zuen leku trabatuetan bidea irekitzeko.
Ibiltzen orduak iragan ondoren, nekaturik, errekasto baten inguruan eseri ziren bazkaltzeko.
Zerbait motxilatik atera zuten, baina bereziki jan zutena Kairu-k errekastoan hartutako arrain ezezagun eta gozo batzu izan ziren.